Nerbioiko estropadak

Kaixo,

Asteburu honetan bi estropada jokatu dira Ibaizabalen, Portugaleteko bandera eta Bilbokoa. Dakizuen bezala, Orio eta Hondarribia izan dira garaileak eta nik txintxo-txintxo puntuak banatu ditut egindako apustuei zegokien bezala.

Gainera, Bilboko estropadako irabazlea asmatzeak 15 puntuko bonifikazioa zuela gogorarazten dizuet. Guztiotatik bi bakarrik izan dira bere garaian Bidasoan entrenatzen dutenen alde egin zutenak: Pontxio eta Eli. Bejondeizuela ba: 15na puntu bakoitzarentzat.

Kontxako estropaden bezperan holaxe dauzkagu kontuak:

izena puntuak
Mintxu 256
Mikel A. 265
Itziar 267
Amaia I. 271
Isabel 273
Pakita 273
Inigo 276
Eli 285
Imanol 285
Rafael 285
Maialen 308
Mikel I. 308
Joakin 311
Garbiñe 320
Migel Angel 320
Joseba 325
Miren 329
Marilo 330
Edurne 336
Nekane 351
Pontxio 353

Mintxuk ligako apustuetan nagusitasuna azaldu du eta sendo dago lehen postuan, baina orain Kontxa dator eta hau beste kontu bat da. Atzetik segika daudenak zai daude osteguna noiz etorriko, egun klabea baita hori gure apustuan.

Amonari ere animoak!!!! Ea laster etortzen den berriro Zarautz aldera.

1409506058_2

 

Zarauztarra, bakar bakarrik…

Halaxe geratu da gure Mintxu klasifikazioaren muturrean. Atzetik enpate hirukoitza degu Amaia, Mikel A. eta Inigok osatua. 11 puntuko bretxa erretretadunaren alde. Honek bertsua ere merezi du, zarauzko balearen doinuan, noski.

 

Nahiz ta itxuraz ez zan arerio sutsu,

jubilatu ta gero, bapaten jakintsu,

bestiak tirri-tarra gabiltza berdintsu,

garbi dago ekainen ez zegola itxu,

aurtenguan seriyo jarri zaigu Mintxu

 

izena puntuak
Mintxu 219
Amaia I. 230
Inigo 230
Mikel A. 230
Itziar 233
Isabel 236
Pakita 236
Imanol 250
Rafael 250
Eli 265
Maialen 265
Joakin 270
Mikel I. 271
Garbiñe 276
Migel Angel 276
Marilo 286
Joseba 290
Miren 292
Edurne 301
Nekane 307
Pontxio 319

 

Animo danoi! Igandean Bilboko bandera. Beste zirrikitu bat esperantzari…

San Asension Rafaelen prentsaurrekoa ta gero mahai-ingurua.

1408885616_1_gra

Zarauztarrak bina-bina…

Egun on danoi!!

Zarauzko estropadaren biharamunak berritasunak dakartza berekin. Eta horien artean, tatxan tatxan… lider berria!! Hala ere, aitortu beharra dago jendia ez dela oso fin ibili zarauzko estropako irabazlia asmatzerako orduan. Donostiako anai-arrebak izan dira finenak: Mikelek neskena asmatu du eta Maialenek mutilena. Beraz, zorionak bioi. Gainera, ikusita gauzak zein estu dauden, horrela jasotako puntuak hil ala bizikoak bihurtu dira aurten.

Estropari dagokionez zer esan… Larunbatekua bikaina izan zela, Kortak beste behin lezioa eman zuela Zarautzen, Sestaoko surf eskolako mutilekin.

1408256074_2

Eta igandean, berriz, beste estropa zoragarria eta esaerak dioen moduan zarauztarrak bina-bina iristen badira, traineruak zarautzen ere bai. Fotopinixarekin ere, ezin jakin aurrena zein izan dan. Hori dela eta, ACT-k lehen biei hamabina puntu eman badizkie, guk ere irizpide berdina jarraituz, Kaiku eta Oriori lehenengoaren puntuak eman dizkiegu (erreklamazioak Mikel etortzen denian…)

Zarauzko estropen ondoren, aipatu bezala, lider aldaketa egon da. Amaiaren lekuan jarri zaigu Mintxu!! Bazetorrela bazetorrela eta azkenian iritsi da lehenengo postu horretara. Zorionak ba danon partez. Eta Amaiari ere animo eta ez etsi, bertan daukazu eta lidergoa.

Gauzak horrela, azken apustu bat ere bazen zarauzko estropen inguruan. Denborarena!! bi egunetako denboren baturara gehien hurbiltzen zena liderraren parera etorriko zen. Denbora 39:35,84 izan da. Eta gehien hurbildu dena: Iñigo!!! Jeje. Afiiiiiii!! (39:37 izan da bere apustua). Beraz, zarauztarrak bina-bina, baita lidertzan ere: Mintxu eta Iñigo.

regata-zarautz-j2-04--575x323

san juango neskak garaikurra jasotzen.

 

Beraz, batuketa guztiak egin eta gero, holaxe daukagu gaur gaurkoz klasifikazioa

Mintxu 183
Inigo 183
Amaia I. 189
Itziar 192
Mikel A. 194
Pakita 200
Isabel 200
Rafael 214
Imanol 214
Maialen 220
Migel Angel 229
Garbiñe 229
Joakin 229
Eli 229
Mikel I. 235
Marilo 239
Miren 251
Joseba 254
Nekane 255
Edurne 260
Pontxio 268

 

Gauzak estu zarauzko (gizonezkoen) estropen atarian

Kaixo danoi!

Gure Mikel, blogaren administradore jauna, oporretara joan zaigunez, neoni arduratuko naiz (bere anaia gaztia) bere itzulera arteko denboan.

Asteburu honetan, dakizuen moduan, gaita eta mariskuaren lurrean jokatu dira estropak eta bertan hondarribiak sendo dagoela erakutsi du, eta Oriok berriro ere zarauzko estropari begira bere hautagaitza aurkeztu du.

Bestalde, Zarauzko estropak jokatu dituzte neskek. Aupa San Juan!! Gogoratu beharra dago, irabazleari 20 puntu kentzen zitzaizkiola. Eta nork asmatuko irabazlea? Gure Mikel donostiako kimikua izan da asmatu duen bakarra. Eta bide batez erakutsi du, gure familian nesketaz gehien ulertzen duen kidea dela. Zorionak, ba, Mikel! 20 puntu horiek kenduta aurrekalden sartu du muturra eta kontrario gogorra dela erakutsi du.

san-juan

 

Azkenik, kontu egin, aste honetan erabaki dela Getxoko estropan Hondarribiak eta Kaikuk egindako errekurtsoa. Epaileek arrazoi eman diete eta beraz, egin beharreko zuzenketak ere egin dira.

Bukatzeko, Amaiak aurrean jarraitzen du baina Mintxu puntu bakar batera dauka!! atzean ere gauzak oso estu… Zer ekarriko ote digute zarauzko estropek? Gogoratu puntu asko daudela jokoan eta gainera, datorren igandean bi lider izango ditugula, izan ere, bi estropen denborara gehien hurbitzen dena liderraren puntu berdinekin oheratuko da.

animo eta eutsi gogor!!

Amaia I. 143
Mintxu 144
Itziar 155
Mikel A. 156
Pakita 162
Isabel 162
Inigo 174
Rafael 176
Imanol 176
Joakin 183
Eli 191
Migel Angel 196
Garbi–e 196
Mikel I. 197
Marilo 206
Miren 207
Maialen 209
Pontxio 214
Joseba 216
Nekane 216
Edurne 216
Tresna-barrara saltatu