Gauzak estu zarauzko (gizonezkoen) estropen atarian

Kaixo danoi!

Gure Mikel, blogaren administradore jauna, oporretara joan zaigunez, neoni arduratuko naiz (bere anaia gaztia) bere itzulera arteko denboan.

Asteburu honetan, dakizuen moduan, gaita eta mariskuaren lurrean jokatu dira estropak eta bertan hondarribiak sendo dagoela erakutsi du, eta Oriok berriro ere zarauzko estropari begira bere hautagaitza aurkeztu du.

Bestalde, Zarauzko estropak jokatu dituzte neskek. Aupa San Juan!! Gogoratu beharra dago, irabazleari 20 puntu kentzen zitzaizkiola. Eta nork asmatuko irabazlea? Gure Mikel donostiako kimikua izan da asmatu duen bakarra. Eta bide batez erakutsi du, gure familian nesketaz gehien ulertzen duen kidea dela. Zorionak, ba, Mikel! 20 puntu horiek kenduta aurrekalden sartu du muturra eta kontrario gogorra dela erakutsi du.

san-juan

 

Azkenik, kontu egin, aste honetan erabaki dela Getxoko estropan Hondarribiak eta Kaikuk egindako errekurtsoa. Epaileek arrazoi eman diete eta beraz, egin beharreko zuzenketak ere egin dira.

Bukatzeko, Amaiak aurrean jarraitzen du baina Mintxu puntu bakar batera dauka!! atzean ere gauzak oso estu… Zer ekarriko ote digute zarauzko estropek? Gogoratu puntu asko daudela jokoan eta gainera, datorren igandean bi lider izango ditugula, izan ere, bi estropen denborara gehien hurbitzen dena liderraren puntu berdinekin oheratuko da.

animo eta eutsi gogor!!

Amaia I. 143
Mintxu 144
Itziar 155
Mikel A. 156
Pakita 162
Isabel 162
Inigo 174
Rafael 176
Imanol 176
Joakin 183
Eli 191
Migel Angel 196
Garbi–e 196
Mikel I. 197
Marilo 206
Miren 207
Maialen 209
Pontxio 214
Joseba 216
Nekane 216
Edurne 216

1.898 Comments to “Gauzak estu zarauzko (gizonezkoen) estropen atarian”

  1. By imanol, 2014(e)ko abuztuak 11 @ 18:26

    De dio!!!

    Hau da atzea itia geo

    ikeatuta nao!!

    Fpruan administratzaile honek beizuna bota dit

  2. By Mikel I., 2014(e)ko abuztuak 11 @ 21:07

    3 egun etxetik kanpo eta kriston bajoia egin diat. Inpugnazioak non aurkezten dira…?

    Piraguarro itxurak ez dio mesede handirik egiten nonbait banku fijoari. Ai ai ai…

    Ahaztu gabe zorionak nere tokaio donostiarrari 20 puntuko balentriagatik.

    aurrevoire.

  3. By pontxio, 2014(e)ko abuztuak 11 @ 23:57

    Norbegiako haizeak izango dira. Aurten zaila dirudi farolillo gorria “donostiar” bat ez izatea. Halere, Zarauzko estropada da gure Bonolotoa. Bizitza dagoen bitartean esperantza.
    Xorro-xorro, Mintxu kokatu zaigu bigarren, lehen postutik puntu bakar batera.

  4. By mikel, 2014(e)ko abuztuak 15 @ 10:38

    Dudarik gabe on egin dio jubilazioak.
    Gainera, hemerotekari tiraka hasi ezkero, hor azaltzen zaizkigu beste jubilatu jubiloso banderadunak: Joakin eta Migel Angel. Rapael da estatistika denak hausten dituena (nola ez)

    aioooo

  5. By Jokin, 2014(e)ko abuztuak 15 @ 14:41

    ez dakit hondarrabiak elizeak dauzkan edo kale motxa jartxen dien aguuuuur!!!!!!!

Tresna-barrara saltatu