Zarauztarrak bina-bina…

Egun on danoi!!

Zarauzko estropadaren biharamunak berritasunak dakartza berekin. Eta horien artean, tatxan tatxan… lider berria!! Hala ere, aitortu beharra dago jendia ez dela oso fin ibili zarauzko estropako irabazlia asmatzerako orduan. Donostiako anai-arrebak izan dira finenak: Mikelek neskena asmatu du eta Maialenek mutilena. Beraz, zorionak bioi. Gainera, ikusita gauzak zein estu dauden, horrela jasotako puntuak hil ala bizikoak bihurtu dira aurten.

Estropari dagokionez zer esan… Larunbatekua bikaina izan zela, Kortak beste behin lezioa eman zuela Zarautzen, Sestaoko surf eskolako mutilekin.

1408256074_2

Eta igandean, berriz, beste estropa zoragarria eta esaerak dioen moduan zarauztarrak bina-bina iristen badira, traineruak zarautzen ere bai. Fotopinixarekin ere, ezin jakin aurrena zein izan dan. Hori dela eta, ACT-k lehen biei hamabina puntu eman badizkie, guk ere irizpide berdina jarraituz, Kaiku eta Oriori lehenengoaren puntuak eman dizkiegu (erreklamazioak Mikel etortzen denian…)

Zarauzko estropen ondoren, aipatu bezala, lider aldaketa egon da. Amaiaren lekuan jarri zaigu Mintxu!! Bazetorrela bazetorrela eta azkenian iritsi da lehenengo postu horretara. Zorionak ba danon partez. Eta Amaiari ere animo eta ez etsi, bertan daukazu eta lidergoa.

Gauzak horrela, azken apustu bat ere bazen zarauzko estropen inguruan. Denborarena!! bi egunetako denboren baturara gehien hurbiltzen zena liderraren parera etorriko zen. Denbora 39:35,84 izan da. Eta gehien hurbildu dena: Iñigo!!! Jeje. Afiiiiiii!! (39:37 izan da bere apustua). Beraz, zarauztarrak bina-bina, baita lidertzan ere: Mintxu eta Iñigo.

regata-zarautz-j2-04--575x323

san juango neskak garaikurra jasotzen.

 

Beraz, batuketa guztiak egin eta gero, holaxe daukagu gaur gaurkoz klasifikazioa

Mintxu 183
Inigo 183
Amaia I. 189
Itziar 192
Mikel A. 194
Pakita 200
Isabel 200
Rafael 214
Imanol 214
Maialen 220
Migel Angel 229
Garbiñe 229
Joakin 229
Eli 229
Mikel I. 235
Marilo 239
Miren 251
Joseba 254
Nekane 255
Edurne 260
Pontxio 268

 

2.069 Comments to “Zarauztarrak bina-bina…”

  1. By pontxio, 2014(e)ko abuztuak 18 @ 12:03

    Bai, bai Mintxu hortxe doa olatua hartuta. Iñigok, berriz, Kaikuk larunbatean bezela, bere doai surferoak erakutsiz, olatu earra hartu du!.
    Dana bina bina, bai, baina farolillo gorria propiyua.
    Hortaz aparte, bero bero dator aurtengo denboraldi amaiera. Giro ederra Kontxarako.
    Aupa Portu!!

  2. By imanol, 2014(e)ko abuztuak 18 @ 13:07

    iapa!!!!!

    earra golpedestado eman dekena iñigo!!!

    anaiak gauzak errepasatuko al dizkik bazpare

  3. By Iñigo, 2014(e)ko abuztuak 18 @ 18:58

    Jeje. Arrazoi dek imanol!!
    Ni ere enituake fiatuko… Baino, lasai, hurrengo astian ya mikel hemen izango da.
    Ta pontxio, ze esango dizut ba… Hemendik aurrea mejoratu baino ezin dezu in. Beste denok galtzeko gehiago dakau.
    Aiooo

  4. By mikel, le francoise, 2014(e)ko abuztuak 18 @ 19:24

    El ke fue a sevilla perdio su silla y el ke fue a narbona le salio cara la broma.

    Kauen…. nere tristeziya mitxu lider ikustearen pozak bakarrik arintzen du. Bestalde, anaia lider ikusita ta andriak lidertza galduta, pena.

    Bizitza holakoxia da, kontradizioz betetakua. Aurten ixil ixilik pagatu, mariskyaz gozatu ta ondo pasatzia besterik etzaigu geatzen.

    San asensio ere hortxe dakau….. jejeje

  5. By mikel, le francoise, 2014(e)ko abuztuak 18 @ 19:34

    Anaia lider ikusita pozik, esan nahi nian (bazpare)

    Segapototik idazteak gauza hauek zezkak….

  6. By Garbiñe, 2014(e)ko abuztuak 22 @ 13:51

    Ta nik aurtenguan espezialista baten laguntza izan nulako irabazteko esperantza nulakoan…
    Neriak ez du erremeyoik. Kontxan mirarin bat gertatzen ez bada, aurtengoan ere poltsikoak ultzera galanta.

    Mintxu, eutsi!

Tresna-barrara saltatu