Nerbioiko estropadak
Kaixo,
Asteburu honetan bi estropada jokatu dira Ibaizabalen, Portugaleteko bandera eta Bilbokoa. Dakizuen bezala, Orio eta Hondarribia izan dira garaileak eta nik txintxo-txintxo puntuak banatu ditut egindako apustuei zegokien bezala.
Gainera, Bilboko estropadako irabazlea asmatzeak 15 puntuko bonifikazioa zuela gogorarazten dizuet. Guztiotatik bi bakarrik izan dira bere garaian Bidasoan entrenatzen dutenen alde egin zutenak: Pontxio eta Eli. Bejondeizuela ba: 15na puntu bakoitzarentzat.
Kontxako estropaden bezperan holaxe dauzkagu kontuak:
izena | puntuak |
Mintxu | 256 |
Mikel A. | 265 |
Itziar | 267 |
Amaia I. | 271 |
Isabel | 273 |
Pakita | 273 |
Inigo | 276 |
Eli | 285 |
Imanol | 285 |
Rafael | 285 |
Maialen | 308 |
Mikel I. | 308 |
Joakin | 311 |
Garbiñe | 320 |
Migel Angel | 320 |
Joseba | 325 |
Miren | 329 |
Marilo | 330 |
Edurne | 336 |
Nekane | 351 |
Pontxio | 353 |
Mintxuk ligako apustuetan nagusitasuna azaldu du eta sendo dago lehen postuan, baina orain Kontxa dator eta hau beste kontu bat da. Atzetik segika daudenak zai daude osteguna noiz etorriko, egun klabea baita hori gure apustuan.
Amonari ere animoak!!!! Ea laster etortzen den berriro Zarautz aldera.