Azken Emaitza

Bukatu da azkenik arraun denboraldia eta honekin batera gure Apustu Santua.

Beste urtetan azken puntu hauek erabakigarriak izan diren bezala, aurtengoan ez da horrelakorik izan eta gauzak bere horretan geratu dira puntu gutxi batzuk gora-behera.

Ligako irabazlea Hondarribia izango zela iragarri zuen bakarra Maialen izan da eta beretzat izan dira 15 puntuak.

Patroi onenaren saria Zierbenako Vicente Carpinterok eraman du eta mutil honen alde inortxok ere egin ez zuenez, punturik ez da izan inorentzat. Carpintero berak esan digu batere inportik ez diola. Allakuidaos.

Polemika edo polemikarik gabe, kontua da bandera gehiena Hondarribiak eraman dituela eta gutako inork ez zuela haien alde egin. Hemen ere punturik ez inorenzat.

Playoff-ei dagokionez, hemen ere organizazioak adarra jo digu eta TKE ligatik inork ez du playoffa jokatu. Astillero, Emilio Botin beatoaren bitartekaritzaz trantze horretatik libratu da eta hurrengo urtean ere TKE-n izango dugu Cantabria ordezkatuz.

Beno famili, iritsi da garailearen izena esateko unea:

MINTXU!!!!!!!!!!!!

Han egongo da Catalunya aldean masajeak hartzen, baina hemendik gure zorionik beroena eta besarkada handi bat denon partetik

Zorionak Mintxu!

Notizi txar bat ere bada irabazlearentzat, hau da Mintxurentzat. Aurtendik aurrera apustua irabaztea ez da nahikoa bandera eramateko….. jejeje.

Reglamentuko 33. artikuluak dionez, “Behar beharrezkoa da bandera jaso behar duenak, bandera eskuetan hartu aurretik, mahaian eserita dauden familikideei BERTSO bat botatzea, bestela ezingo du bandera eskuratu”

Badakizu ba, Mintxu. Hasi bertso polit bat pentsatzen edo paper batean idazten, gero txuletarekin bada ere kantatu egin beharko duzu ta.

Klasifikazioarekin uzten zaituztet. Izan untsa!!

izena puntuak jartzeko
Mintxu 223 0 €
Mikel A. 250 30 €
Eli 270 30 €
Inigo 276 35 €
Itziar 276 35 €
Imanol 278 40 €
Migel Angel 278 40 €
Pakita 287 45 €
Maialen 291 45 €
Mikel I. 294 45 €
Isabel 297 50 €
Amaia I. 301 50 €
Rafael 303 55 €
Joseba 311 55 €
Garbiñe 315 55 €
Miren 325 60 €
Joakin 330 60 €
Marilo 339 65 €
Nekane 350 65 €
Edurne 352 70 €
Pontxio 362 70 €

 

Kontxako bandera… Migel Angelentzat!!!

Bera izan baita asmatzaile bakarra eta 30 puntuko bonifikazioa poltsikoratu duena, bidebatez. Besteok ez genuen nonbait Bermeotarrengan konfidantza handirik…

Emakumezkoen kategorian San Juanek eraman du bandera eta gure arteko asmatzaileak Pakita eta Mikel A. izan dira. Bakoitzak 20 puntu patrikara, raast!

Eta amaitzeko… kontsolazio tanda ere San Juandarrek eraman dute. Hemen gehiago izan dira diana egin dutenak: Joseba, Migel Angel, Garbiñe, Mikel I., Mintxu (nola ez), Eli eta Imanol.

Zorionak Migel Angel, asteburu hau zurea izan da eta.

Zorionak Mintxu, denboraldi osoa zurea izaten ari da eta.

klasifikazioa:

izena puntuak jartzeko
Mintxu 212 0 €
Mikel A. 233 30 €
Eli 248 30 €
Migel Angel 255 35 €
Pakita 257 35 €
Imanol 261 40 €
Itziar 263 40 €
Inigo 264 45 €
Isabel 267 45 €
Mikel I. 269 45 €
Amaia I. 279 50 €
Rafael 281 50 €
Joseba 289 55 €
Maialen 296 55 €
Garbiñe 297 55 €
Miren 298 60 €
Joakin 303 60 €
Marilo 316 65 €
Edurne 328 65 €
Nekane 330 70 €
Pontxio 341 70 €

Final Bandera de La Concha. Donostia San Sebastián

Oraindik puntutxo batzuk banatzeke daude: pare bat astean garailearen izena jakiteko moduan izango gara, inpugnazio, santzio, doping, deskaliozikazio eta antzekorik tarteko ez bada behintzat.

Ondo izan.

 

Kontxako lehen jardunaldia

Eup,

Jokatu da Donostiako estropen lehen jardunaldia eta sorpresa handirik ez da izan. Lau faboritoak, Urdaibai, Kaiku, Hondarribia eta Orio ohorezko tandarako sailkatu dira. Urdaibaiek ikaragarrizko erakustaldia eman du lehen kaletik eta errenta bikaina lortu hurrengo iganderako.

Gure apustuetan ere ez da sorpresa handirik izan. Gehienok ohorezko tandan sartu behar zuten traineru gehienak asmatu ditugu eta holaxe geratu dira gauzak bigarren jardunaldiaren atarian:

izena puntuak jartzeko
Mintxu 227 0 €
Mikel A. 253 30 €
Eli 263 30 €
Itziar 263 35 €
Inigo 264 35 €
Isabel 267 40 €
Imanol 276 40 €
Pakita 277 45 €
Amaia I. 279 45 €
Rafael 281 45 €
Mikel I. 284 50 €
Maialen 296 50 €
Miren 298 55 €
Migel Angel 300 55 €
Joakin 303 55 €
Joseba 304 60 €
Garbiñe 312 60 €
Marilo 316 65 €
Edurne 328 65 €
Nekane 330 70 €
Pontxio 341 70 €

Kuriosidadez, jakin ezazue kontxako irabazle bezela Urdaibai, Migel Angelek bakarrik aukeratu zuela. Hementxe usten det datua.

Izan ontsa.

Concha-Remo-Donosti-7.9.14-Foto   JOSE MARI LOPEZ

 

Donostiako tripulazioa, bere herriko zitara sekula huts egiten ez duena.

Kontxako sailkapen estropa

Jokatu da Kontxako sailkapen estropada, egia esan, sorpresa handirik gabe. Faborito guztiak sailkatu dira eta azkenik Kaiku izan da denborarik onena markatu duena: 19:38.

Gure porran Miren izan da gehien hurbildu dena 19:39ko denborarekin. Punteria fina! Nekane eta Joseba 3 segundutara geratu dira eta Mikel I. 8-ra.

…eta asmatu nor izan den 8. klasifikatua Tiran izango zela asmatu eta 20 puntuak eraman dituena: MINTXU!!! Alfer alferrik ari gara bere kontra. Aurten bere urtea da eta bete-betean asmatzen ari da erretretadun neofitoa.

Kontxako atarian, beraz, holaxe daude gauzak:

izena puntuak
Mintxu 259
Mikel A. 277
Itziar 287
Inigo 288
Eli 295
Isabel 299
Imanol 300
Pakita 301
Amaia I. 303
Rafael 313
Mikel I. 316
Joakin 327
Joseba 328
Maialen 328
Miren 330
Migel Angel 332
Garbiñe 336
Marilo 348
Edurne 352
Nekane 354
Pontxio 365

Igandera arte, beraz.

Ongi etorri, amona!!!

clasi2--320x320

Tresna-barrara saltatu