Kontxako lehen jardunaldia
Eup,
Jokatu da Donostiako estropen lehen jardunaldia eta sorpresa handirik ez da izan. Lau faboritoak, Urdaibai, Kaiku, Hondarribia eta Orio ohorezko tandarako sailkatu dira. Urdaibaiek ikaragarrizko erakustaldia eman du lehen kaletik eta errenta bikaina lortu hurrengo iganderako.
Gure apustuetan ere ez da sorpresa handirik izan. Gehienok ohorezko tandan sartu behar zuten traineru gehienak asmatu ditugu eta holaxe geratu dira gauzak bigarren jardunaldiaren atarian:
izena | puntuak | jartzeko |
Mintxu | 227 | 0 € |
Mikel A. | 253 | 30 € |
Eli | 263 | 30 € |
Itziar | 263 | 35 € |
Inigo | 264 | 35 € |
Isabel | 267 | 40 € |
Imanol | 276 | 40 € |
Pakita | 277 | 45 € |
Amaia I. | 279 | 45 € |
Rafael | 281 | 45 € |
Mikel I. | 284 | 50 € |
Maialen | 296 | 50 € |
Miren | 298 | 55 € |
Migel Angel | 300 | 55 € |
Joakin | 303 | 55 € |
Joseba | 304 | 60 € |
Garbiñe | 312 | 60 € |
Marilo | 316 | 65 € |
Edurne | 328 | 65 € |
Nekane | 330 | 70 € |
Pontxio | 341 | 70 € |
Kuriosidadez, jakin ezazue kontxako irabazle bezela Urdaibai, Migel Angelek bakarrik aukeratu zuela. Hementxe usten det datua.
Izan ontsa.
Donostiako tripulazioa, bere herriko zitara sekula huts egiten ez duena.
By iñigo, 2014(e)ko irailak 8 @ 12:35
afiii!
ari gea pixkanak bukaerara iristen eta oaingoz ondo kokatuta… estu dago leia eta oain ia euroen dantza horretan nola ateatzen gean.
Badirudi Mintxuri inork ez diola bandera kenduko azken momentuan. Urdaibaik Kontxako bandera galtzia bezela litzake…
animo danoi eta batez ere, eta apustuak aparte, orioko jarraitzaileei, aurtenguan ezingo da izan eta! Eta konsejo bat oriotarrei (atzo Errasti telebistan ikusi ta geo): bere eskubiko belarria zelokin burura lotu ezkeo, pare bat segundo irabazteko moduan da trainerua…
aioooo
By iñigo, 2014(e)ko irailak 8 @ 12:40
ups!! “lehia”