Azken Emaitza
Bukatu da azkenik arraun denboraldia eta honekin batera gure Apustu Santua.
Beste urtetan azken puntu hauek erabakigarriak izan diren bezala, aurtengoan ez da horrelakorik izan eta gauzak bere horretan geratu dira puntu gutxi batzuk gora-behera.
Ligako irabazlea Hondarribia izango zela iragarri zuen bakarra Maialen izan da eta beretzat izan dira 15 puntuak.
Patroi onenaren saria Zierbenako Vicente Carpinterok eraman du eta mutil honen alde inortxok ere egin ez zuenez, punturik ez da izan inorentzat. Carpintero berak esan digu batere inportik ez diola. Allakuidaos.
Polemika edo polemikarik gabe, kontua da bandera gehiena Hondarribiak eraman dituela eta gutako inork ez zuela haien alde egin. Hemen ere punturik ez inorenzat.
Playoff-ei dagokionez, hemen ere organizazioak adarra jo digu eta TKE ligatik inork ez du playoffa jokatu. Astillero, Emilio Botin beatoaren bitartekaritzaz trantze horretatik libratu da eta hurrengo urtean ere TKE-n izango dugu Cantabria ordezkatuz.
Beno famili, iritsi da garailearen izena esateko unea:
MINTXU!!!!!!!!!!!!
Han egongo da Catalunya aldean masajeak hartzen, baina hemendik gure zorionik beroena eta besarkada handi bat denon partetik
Zorionak Mintxu!
Notizi txar bat ere bada irabazlearentzat, hau da Mintxurentzat. Aurtendik aurrera apustua irabaztea ez da nahikoa bandera eramateko….. jejeje.
Reglamentuko 33. artikuluak dionez, “Behar beharrezkoa da bandera jaso behar duenak, bandera eskuetan hartu aurretik, mahaian eserita dauden familikideei BERTSO bat botatzea, bestela ezingo du bandera eskuratu”
Badakizu ba, Mintxu. Hasi bertso polit bat pentsatzen edo paper batean idazten, gero txuletarekin bada ere kantatu egin beharko duzu ta.
Klasifikazioarekin uzten zaituztet. Izan untsa!!
izena | puntuak | jartzeko |
Mintxu | 223 | 0 € |
Mikel A. | 250 | 30 € |
Eli | 270 | 30 € |
Inigo | 276 | 35 € |
Itziar | 276 | 35 € |
Imanol | 278 | 40 € |
Migel Angel | 278 | 40 € |
Pakita | 287 | 45 € |
Maialen | 291 | 45 € |
Mikel I. | 294 | 45 € |
Isabel | 297 | 50 € |
Amaia I. | 301 | 50 € |
Rafael | 303 | 55 € |
Joseba | 311 | 55 € |
Garbiñe | 315 | 55 € |
Miren | 325 | 60 € |
Joakin | 330 | 60 € |
Marilo | 339 | 65 € |
Nekane | 350 | 65 € |
Edurne | 352 | 70 € |
Pontxio | 362 | 70 € |