Denak martxan!

Uztaileko bigarren asteburua pasa da eta denak martxan dauzkagu. Gizonak, neskak, ARC ligak…

TKE ligari dagokionez, larunbatean Hondarribiak irabazi zuen Pasaiko uretan jokatutako estropadan. Igandean berriz, Kontxako uretan Orio izan zen garaile beste bi oilarrekin borrokatzeko bere kartak erakutsiz.

orio

Irakoitz, banderan kirtena puskatu baino pixkat lentxio

Gainera, asteburu honetan bertan jokatu da emakumezkoen Euskotren ligarako klasifikapen estropa. Cabo kanpoan geratu da eta Orio izan da lehen aldiz ligan parte hartzeko postua lortu duena. “Adituek” diotenez, arraunkera eta estilo paregabeaz, gizonezkoak baino “entrega” hobea izan omen zuten neskek. Xapo!

neskak

Pasai San Juaneko neskak ospakizunetan

Guri dagokigunez, puntu mordoxka banatu ditugu eta asteazkenean jokatuko diren Gipuzkoako eta Bizkaiko txapelketen zain, holaxe daude kontuak:

izena puntuak
AMAIA 80
ITZIAR 80
JOSEBA 90
ELI 92
IMANOL 92
MARILO 94
MIKEL I. 96
RAFAEL 104
MINTXU 107
MIREN 108
ISABEL 108
MIELANGEL 109
GARBIÑE 114
IÑIGO 114
MIKEL A. 119
NEKANE 119
PONTXIO 119
PAKITA 128
JOAKIN 136

Zorionak Amaia eta Itziar! Fuerte hasi zarete. Animo beste denoi, beti geratuko zaigu Paris…

th

 

Galiziako asteburua

Eup,

Galizian bi estropada jokatu dira eta Hondarribia eta Urdaibai izan dira garaileak. Sendo dabiltza mugako txikibileroak eta estroparik estropa beren “alarde” propioa egin nahi dutela dirudi.

Urdaibai ere fuerte dabil baina oraingoz erregulartasuna falta zaio. Orio, uste baino flojoxio hasiera honetan.

… eta atzetik datozenen artean aldaketa asko. Gure apustuaren gakoa hauen artean egongo dela dirudi.

Gure liderrak: Amaia, Itziar, Joseba, Marilo eta Mintxu. Zorionak bostoi!

izena puntuak
AMAIA 86
ITZIAR 86
JOSEBA 86
MARILO 86
MINTXU 86
ISABEL 89
ELI 95
IMANOL 95
MIELANGEL 95
MIKEL I. 95
IÑIGO 97
MIREN 99
GARBIÑE 99
PAKITA 99
RAFAEL 99
MIKEL A. 103
NEKANE 103
PONTXIO 103
JOAKIN 107

1435603537_2

Tresna-barrara saltatu