Denak martxan!

Uztaileko bigarren asteburua pasa da eta denak martxan dauzkagu. Gizonak, neskak, ARC ligak…

TKE ligari dagokionez, larunbatean Hondarribiak irabazi zuen Pasaiko uretan jokatutako estropadan. Igandean berriz, Kontxako uretan Orio izan zen garaile beste bi oilarrekin borrokatzeko bere kartak erakutsiz.

orio

Irakoitz, banderan kirtena puskatu baino pixkat lentxio

Gainera, asteburu honetan bertan jokatu da emakumezkoen Euskotren ligarako klasifikapen estropa. Cabo kanpoan geratu da eta Orio izan da lehen aldiz ligan parte hartzeko postua lortu duena. “Adituek” diotenez, arraunkera eta estilo paregabeaz, gizonezkoak baino “entrega” hobea izan omen zuten neskek. Xapo!

neskak

Pasai San Juaneko neskak ospakizunetan

Guri dagokigunez, puntu mordoxka banatu ditugu eta asteazkenean jokatuko diren Gipuzkoako eta Bizkaiko txapelketen zain, holaxe daude kontuak:

izena puntuak
AMAIA 80
ITZIAR 80
JOSEBA 90
ELI 92
IMANOL 92
MARILO 94
MIKEL I. 96
RAFAEL 104
MINTXU 107
MIREN 108
ISABEL 108
MIELANGEL 109
GARBIÑE 114
IÑIGO 114
MIKEL A. 119
NEKANE 119
PONTXIO 119
PAKITA 128
JOAKIN 136

Zorionak Amaia eta Itziar! Fuerte hasi zarete. Animo beste denoi, beti geratuko zaigu Paris…

th

 

Comments are closed.

Tresna-barrara saltatu