Egun on danoi!!
Zarauzko estropadaren biharamunak berritasunak dakartza berekin. Eta horien artean, tatxan tatxan… lider berria!! Hala ere, aitortu beharra dago jendia ez dela oso fin ibili zarauzko estropako irabazlia asmatzerako orduan. Donostiako anai-arrebak izan dira finenak: Mikelek neskena asmatu du eta Maialenek mutilena. Beraz, zorionak bioi. Gainera, ikusita gauzak zein estu dauden, horrela jasotako puntuak hil ala bizikoak bihurtu dira aurten.
Estropari dagokionez zer esan… Larunbatekua bikaina izan zela, Kortak beste behin lezioa eman zuela Zarautzen, Sestaoko surf eskolako mutilekin.

Eta igandean, berriz, beste estropa zoragarria eta esaerak dioen moduan zarauztarrak bina-bina iristen badira, traineruak zarautzen ere bai. Fotopinixarekin ere, ezin jakin aurrena zein izan dan. Hori dela eta, ACT-k lehen biei hamabina puntu eman badizkie, guk ere irizpide berdina jarraituz, Kaiku eta Oriori lehenengoaren puntuak eman dizkiegu (erreklamazioak Mikel etortzen denian…)
Zarauzko estropen ondoren, aipatu bezala, lider aldaketa egon da. Amaiaren lekuan jarri zaigu Mintxu!! Bazetorrela bazetorrela eta azkenian iritsi da lehenengo postu horretara. Zorionak ba danon partez. Eta Amaiari ere animo eta ez etsi, bertan daukazu eta lidergoa.
Gauzak horrela, azken apustu bat ere bazen zarauzko estropen inguruan. Denborarena!! bi egunetako denboren baturara gehien hurbiltzen zena liderraren parera etorriko zen. Denbora 39:35,84 izan da. Eta gehien hurbildu dena: Iñigo!!! Jeje. Afiiiiiii!! (39:37 izan da bere apustua). Beraz, zarauztarrak bina-bina, baita lidertzan ere: Mintxu eta Iñigo.

san juango neskak garaikurra jasotzen.
Beraz, batuketa guztiak egin eta gero, holaxe daukagu gaur gaurkoz klasifikazioa
Mintxu |
183 |
Inigo |
183 |
Amaia I. |
189 |
Itziar |
192 |
Mikel A. |
194 |
Pakita |
200 |
Isabel |
200 |
Rafael |
214 |
Imanol |
214 |
Maialen |
220 |
Migel Angel |
229 |
Garbiñe |
229 |
Joakin |
229 |
Eli |
229 |
Mikel I. |
235 |
Marilo |
239 |
Miren |
251 |
Joseba |
254 |
Nekane |
255 |
Edurne |
260 |
Pontxio |
268 |