Abu
25
2014

Zarauztarra, bakar bakarrik…

Halaxe geratu da gure Mintxu klasifikazioaren muturrean. Atzetik enpate hirukoitza degu Amaia, Mikel A. eta Inigok osatua. 11 puntuko bretxa erretretadunaren alde. Honek bertsua ere merezi du, zarauzko balearen doinuan, noski.

 

Nahiz ta itxuraz ez zan arerio sutsu,

jubilatu ta gero, bapaten jakintsu,

bestiak tirri-tarra gabiltza berdintsu,

garbi dago ekainen ez zegola itxu,

aurtenguan seriyo jarri zaigu Mintxu

 

izena puntuak
Mintxu 219
Amaia I. 230
Inigo 230
Mikel A. 230
Itziar 233
Isabel 236
Pakita 236
Imanol 250
Rafael 250
Eli 265
Maialen 265
Joakin 270
Mikel I. 271
Garbiñe 276
Migel Angel 276
Marilo 286
Joseba 290
Miren 292
Edurne 301
Nekane 307
Pontxio 319

 

Animo danoi! Igandean Bilboko bandera. Beste zirrikitu bat esperantzari…

San Asension Rafaelen prentsaurrekoa ta gero mahai-ingurua.

1408885616_1_gra

Abu
18
2014

Zarauztarrak bina-bina…

Egun on danoi!!

Zarauzko estropadaren biharamunak berritasunak dakartza berekin. Eta horien artean, tatxan tatxan… lider berria!! Hala ere, aitortu beharra dago jendia ez dela oso fin ibili zarauzko estropako irabazlia asmatzerako orduan. Donostiako anai-arrebak izan dira finenak: Mikelek neskena asmatu du eta Maialenek mutilena. Beraz, zorionak bioi. Gainera, ikusita gauzak zein estu dauden, horrela jasotako puntuak hil ala bizikoak bihurtu dira aurten.

Estropari dagokionez zer esan… Larunbatekua bikaina izan zela, Kortak beste behin lezioa eman zuela Zarautzen, Sestaoko surf eskolako mutilekin.

1408256074_2

Eta igandean, berriz, beste estropa zoragarria eta esaerak dioen moduan zarauztarrak bina-bina iristen badira, traineruak zarautzen ere bai. Fotopinixarekin ere, ezin jakin aurrena zein izan dan. Hori dela eta, ACT-k lehen biei hamabina puntu eman badizkie, guk ere irizpide berdina jarraituz, Kaiku eta Oriori lehenengoaren puntuak eman dizkiegu (erreklamazioak Mikel etortzen denian…)

Zarauzko estropen ondoren, aipatu bezala, lider aldaketa egon da. Amaiaren lekuan jarri zaigu Mintxu!! Bazetorrela bazetorrela eta azkenian iritsi da lehenengo postu horretara. Zorionak ba danon partez. Eta Amaiari ere animo eta ez etsi, bertan daukazu eta lidergoa.

Gauzak horrela, azken apustu bat ere bazen zarauzko estropen inguruan. Denborarena!! bi egunetako denboren baturara gehien hurbiltzen zena liderraren parera etorriko zen. Denbora 39:35,84 izan da. Eta gehien hurbildu dena: Iñigo!!! Jeje. Afiiiiiii!! (39:37 izan da bere apustua). Beraz, zarauztarrak bina-bina, baita lidertzan ere: Mintxu eta Iñigo.

regata-zarautz-j2-04--575x323

san juango neskak garaikurra jasotzen.

 

Beraz, batuketa guztiak egin eta gero, holaxe daukagu gaur gaurkoz klasifikazioa

Mintxu 183
Inigo 183
Amaia I. 189
Itziar 192
Mikel A. 194
Pakita 200
Isabel 200
Rafael 214
Imanol 214
Maialen 220
Migel Angel 229
Garbiñe 229
Joakin 229
Eli 229
Mikel I. 235
Marilo 239
Miren 251
Joseba 254
Nekane 255
Edurne 260
Pontxio 268

 

Abu
11
2014

Gauzak estu zarauzko (gizonezkoen) estropen atarian

Kaixo danoi!

Gure Mikel, blogaren administradore jauna, oporretara joan zaigunez, neoni arduratuko naiz (bere anaia gaztia) bere itzulera arteko denboan.

Asteburu honetan, dakizuen moduan, gaita eta mariskuaren lurrean jokatu dira estropak eta bertan hondarribiak sendo dagoela erakutsi du, eta Oriok berriro ere zarauzko estropari begira bere hautagaitza aurkeztu du.

Bestalde, Zarauzko estropak jokatu dituzte neskek. Aupa San Juan!! Gogoratu beharra dago, irabazleari 20 puntu kentzen zitzaizkiola. Eta nork asmatuko irabazlea? Gure Mikel donostiako kimikua izan da asmatu duen bakarra. Eta bide batez erakutsi du, gure familian nesketaz gehien ulertzen duen kidea dela. Zorionak, ba, Mikel! 20 puntu horiek kenduta aurrekalden sartu du muturra eta kontrario gogorra dela erakutsi du.

san-juan

 

Azkenik, kontu egin, aste honetan erabaki dela Getxoko estropan Hondarribiak eta Kaikuk egindako errekurtsoa. Epaileek arrazoi eman diete eta beraz, egin beharreko zuzenketak ere egin dira.

Bukatzeko, Amaiak aurrean jarraitzen du baina Mintxu puntu bakar batera dauka!! atzean ere gauzak oso estu… Zer ekarriko ote digute zarauzko estropek? Gogoratu puntu asko daudela jokoan eta gainera, datorren igandean bi lider izango ditugula, izan ere, bi estropen denborara gehien hurbitzen dena liderraren puntu berdinekin oheratuko da.

animo eta eutsi gogor!!

Amaia I. 143
Mintxu 144
Itziar 155
Mikel A. 156
Pakita 162
Isabel 162
Inigo 174
Rafael 176
Imanol 176
Joakin 183
Eli 191
Migel Angel 196
Garbi–e 196
Mikel I. 197
Marilo 206
Miren 207
Maialen 209
Pontxio 214
Joseba 216
Nekane 216
Edurne 216
Uzt
31
2014

Euskadiko Txapelketak

Oraindik estropa jokatu duten estropalariak dutxatik atera bage daudela, gure porratxoa eguneratzeko denbora hartu det.

Honezkeo jakingo dezuen bezela, emakumezkoen kategorian Pasai Donibanetarrak izan dira garaileak eta gizonezkoetan Bermeo-Urdaibaikoak.

Estropa polita ikusi degu telebistan eta puntuak banatzeko garaia iritxi da. 15 puntuko bonifikazioa zegoen asmatzen genuen bakoitzarentzat.

Bermeo asmatu dutenak hiru izan dira: Isabel, Miren eta Itziar.

San Juaneko nesken alde egin dutenak, beste hiru: Pakita, Garbiñe eta Mikel A.

6 asmatzailetik 5 emakume. Hementxe uzten dizuet gogoeta…

Goikaldean gauzak estutzen ari dira:

izena puntuak
Amaia I. 95
Pakita 109
Isabel 109
Mintxu 113
Itziar 117
Rafael 129
Mikel A. 129
Imanol 129
Joakin 135
Inigo 140
Mikel I. 144
Eli 144
Migel Angel 146
Garbiñe 146
Miren 153
Marilo 156
Pontxio 163
Nekane 165
Edurne 168
Joseba 169
Maialen 170

Aipatzekoa Amaia, Pakita, Isabel eta Mintxuren taldera Itziar batu dela eta orain 5 direla gure klasifikazioan agintzen duten emakumeak.

Igandean Espainikoa txapelketa. Norbait despistatuta badabil, jakin beza gure apustuan ez dela puntuagarria (ez eta izango ere).

En fin, norbaitek gainbegiratu nahi badu, hementxe jartzen dizuet berriz ere egin genituen apustuen laburpena

egindako apustuak 2014

kortabarria2--647x400

holako modukoa eman diote gaurko garaileei…

 

Uzt
29
2014

Uztaileko balantzea

Balantze erreza: emakumeak nagusi!!!

Amaia, Mintxu, Isabel eta Pakita klasifikazioaren goikalean dauzkagu.

Hondarribia eta Urdaibai sendo dabiltza eta Kaikuk ere estropa politak egin dizkigu. Orio ez dabil uste bezain errez, baina hala ere ez dute etsi. Konfidantza berreskuratzen badute, argi hauekin ere.

Gure klasifikazioa:

izena puntuak
Amaia I. 95
Mintxu 113
Isabel 124
Pakita 124
Imanol 129
Rafael 129
Itziar 132
Joakin 135
Inigo 140
Eli 144
Mikel A. 144
Mikel I. 144
Migel Angel 146
Marilo 156
Garbiñe 161
Pontxio 163
Nekane 165
Edurne 168
Miren 168
Joseba 169
Maialen 170

Gure blogean komentarioak egiten dituzten bakarrak Inigo, Imanol eta Pontxio direla kontutan hartuko degu. Bidebatez, puntaren puntan dabiltzan 4 señorei abixua luzatzen diegu. Blogean iruzkinak jarri mesedez, zein pozik zaudeten esateko bada ere. Gogoratu hori baino gutxiagogatik Kaiku zigortua izan dela 😉

regata-act_23496_1

 

Uzt
22
2014

Bixigu usaineko asteburua

Kaixo denoi,

Dakizuen bezala, asteburu honetan bi estropa jokatu dira, San Pedron eta Orion, biak errioan, eta batean kale-zozketak lagunduta eta bestean haize-aldaketak lagunduta, Hondarribia eta Urdaibai izan ditugu irabazleak.

Gainera, gogoratzen ez bazineten ere, jakin ezazue Orioko estroparen irabazlea asmatzea puntuagarria zela. 25 puntuko bonifikazio goxoa zegoen asmatzailearentzat eta egia esan, ez duzue asko aprobetxatu aukera. Hiru bakarrik izan dira orioko estroparen irabazletzat Urdaibairen izaena jarri zutenak: Isabel, Amaia eta Pontxio. Ederki sumatu dute gainera klasifikapenean hirurek. Saltotxoa egin du bakoitzak bere gerra partikularrean.

klasifikazioa honela doa:

izena puntuak
Amaia I. 54
Mintxu 72
Isabel 77
Pakita 77
Imanol 84
Rafael 84
Itziar 85
Joakin 94
Inigo 96
Mikel I. 97
Migel Angel 98
Eli 99
Mikel A. 99
Marilo 108
Pontxio 110
Nekane 111
Garbiñe 113
Miren 115
Edurne 117
Joseba 124
Maialen 125

Amaia, Mintxu, Isabel eta Pakita buruan. Aurten emakumeak nagusi. Horretan dudarik ez dago. Atzekaldean, Pontxiok ihes egitea lortu du azken postuetatik eta orain Maialen eta Joseba ari dira eskoba-kotxearen motor-soinua haien ipurdietan sentitzen.

Ondo izan

1405868822_2

Uzt
16
2014

Gipuzkoako txapeldun: Orio eta Bizkaiko txapeldun: Urdaibai

Orion oraindik txaranga-soinuak dabiltzan bitartean gure porra eguneratzeko lana hartu behar det.

Orio eta Urdaibai izan ditugu herrialdetako txapeldunak eta 15 puntuko bonifikazioa hartu dute bere garaian haien alde egin zutenek. Esan beharra dago gehienok halaxe egin zenutela eta gutxi batzuk izan zaretela bietatik bakarra asmatu duzuenak. Bakarra bietan kale egin duena: Joseba (animo xarra!)

Honelaxe daude gauzak:

izena puntuak
Pakita 35
Amaia I. 35
Mintxu 42
Rafael 48
Imanol 48
Joakin 50
Itziar 50
Mikel I. 55
Migel Angel 55
Inigo 59
Isabel 60
Nekane 62
Mikel A. 63
Eli 63
Marilo 65
Miren 67
Garbiñe 70
Edurne 75
Maialen 84
Pontxio 88
Joseba 88

Brankan Pakita eta Amaia dauzkagu, sendo eusten liderrgoari. Popan, Pontxio eta Joseba, sendo hauek ere.

Asteburuan gehiago.

aioooo

urdai_foto610x342

 

Bizkaiko txapeldun berriak.

Uzt
14
2014

Asteburu berdea

Eup,

Larunbatean Hondarribia eta igandean Castro. Asteburu honetan berdeak nagusi. A priori zeuden pronostikoak hautsiz, Orio eta Urdaibaik azaldu duten nagusitasuna bukatu egin da asteburu honetan eta inoiz baino irekiago geratu zaigu liga. Guzti honek gure apustuan ere eragina izan du, nola ez, eta aldaketa latzak eman dira batzuen zorionerako eta beste batzuen zoritxarrerako.

Euskotren liga ere martxan degu eta azkenik Hibaika, Zumaia, San Juan eta Samertolameu izan dira lau sailkatuak. Getaria-Zarautz eta Oriok paper ona arren ez da nahikoa izan lau onenen artean izateko.

Nesken lau traineruak asmatu dituen bakarra PAKITA izan degu, lider berria!!! Beno, Joakin eta Amaiaren baimenarekin, haueukin elkarbanatzen baitu lidergoa.

Holaxe goaz:

izena puntuak
Pakita 65
Joakin 65
Amaia I. 65
Mintxu 72
Isabel 75
Rafael 78
Mikel A. 78
Imanol 78
Eli 78
Itziar 80
Miren 82
Mikel I. 85
Migel Angel 85
Garbiñe 85
Joseba 88
Inigo 89
Nekane 92
Marilo 95
Maialen 99
Pontxio 103
Edurne 105

Gauzak estu, beraz.

Datorren astean beste bi estropa eta gogoratu igandeko estropak, Oriokoak hain zuzen, puntuazio berezia daukala. Animo eta zorte on denoi!

hibaika

 

Hibaikako neskek herriko mutilek azaldu ez duten fuldamentua azaldu dute arrainerako.

 

 

Uzt
6
2014

Galizian bada petrolio: Urdaibai eta Orio

Halaxe da. Galiziako uretan petrolioa atera dutenak Bermeoko mutilak eta oriotarrak izan dira. Indarrean dabiltza faborito nagusiak baina denborei dagokionez erronka handirik ez da. Hondarribia ere hortxe dago eta kontutan hartu beharko dugu hau ere. Denboraldia hasi besterik ez da egin eta oraindik gauza asko gertatuko dira.

holaxe goaz gu:

izena puntuak
Amaia I. 50
Joakin 50
Isabel 59
Mikel I. 59
Pakita 59
Inigo 60
Mintxu 60
Eli 65
Garbiñe 65
Imanol 65
Joseba 65
Marilo 65
Migel Angel 65
Mikel A. 65
Rafael 65
Miren 66
Itziar 70
Edurne 72
Nekane 72
Maialen 77
Pontxio 78

Amaia eta Joakin lider!! Gogor hasi dira biak eta Zierbenari emandako konfidantzari esker klasifikazioaren muturrean dauzkagu biak.

Beste puntan donostiarrak. Kaiarribaren partez kaiabajo datoz hauek. Ai ai ai… Mikelek Norbegian zuek baino informazio hobea ibili duela iruditzen zait…

 

En fin, ondo pasa astea eta lan asko egin irakasle eta jubilatu ez zarenenok. (ni eta nere moduko beste inuzente sueltoren bat, alegia…)

1404227791_2

Zierbenakoak, gure apustuan diferentziak markatu dituztenak.

 

Uzt
1
2014

Lehen emaitzak

Itziarren arazotxoa konpondu ostean, hona hemen lehenengo sailkapena. Gauzak estu. Kostako da aurten tarteak zabaltzea. Detaileak erabakigarriak izango direlakoan nago.

izena puntuak
Pakita 20
Isabel 20
Mikel I. 20
Inigo 20
Migel Angel 21
Garbiñe 21
Joakin 21
Amaia I. 21
Marilo 21
Miren 21
Mintxu 22
Nekane 22
Pontxio 22
Rafael 23
Joseba 23
Mikel A. 23
Eli 23
Imanol 23
Edurne 24
Itziar 25
Maialen 27

pedreña hondoratzen

Atxikenle, atxikenle, gatxupines!!!

 

Tresna-barrara saltatu